Pasa den asteburuan, Laskorain ikastolako zenbait ikasle Saloun jokatu zen Wolkswagen Junior masters txapelketan izan ziren. Euskal Herriko ordezkari gisa joan ziren tolosarrak, eta Kataluniako, Sevillako eta Madrilgo taldeekin lehiatu ziren. Bigarren postua eskuratu zuten, Madrilgo ordezkarien aurka 3-0 galdu ondoren.