Bihar, 11:15etik aurrera, Mintzodromoa egingo dute Laskorain ikastolako Bigarren Hezkuntzako ikasleek. Galtzaundik antolaturiko Mintzodromoarekin bat eginez, Laskorainen ikasleek ateratzen dituzten ondorioak ostiral arratsaldeko mahai inguruan azalduko dituzte. Laskoraingo ikasleek landuko dituzten gaiak honakoak izango dira: erabilera, sustapena eta kultura.