Aurten 30. aldiz jokatuko dute Eguberrietako areto futboleko Shanti Trofeoa. Alde batetik, benjaminak ariko dira, 2002 eta 2003 urteetan jaiotako neska-mutilak. 2000 eta 2001ean jaiotako alebinek ere parte hartu ahal izango dute. Izena Shanti Kirolak dendan bertan eman daiteke, abenduaren 12ra bitarte.