Hasi da aurtengo Titirijai jaialdia

Ataria 2011ko azaroaren 26a

Aurtengo Titirijai jaialdiaren inaugurazioa egin berri dute. Ohi bezala, Aranburu jauregiko erakusketarekin eman diote Tolosako txotxongilo jaialdiari hasiera. Inaugurazioan, besteak beste, Ibai Iriarte Tolosako alkatea, Ana Arretxe Ekinbide Etxeko lehendakaria, Pierre Alain erakusketaren koordinatzailea eta Cristina Fischer Madrileko Suitzako enbaxadaren kultur agregatua izan dira.

Suitzako txotxongiloari leihoa da erakusketaren izenburua, eta herrialde horretako txotxongiloen historia laburbiltzen du. Hain justu, jaialdiaren inaugurazioarekin bat, Pierre Alainek erakusketaren nondik norakoa azaldu die ekitaldira joan direnei. Bestalde, lehenengo emanaldia Bulgariako Pro Rodopi taldearen eskutik izango da, 20:00etan, Topic aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!