Indarkeria matxista salatu dute

Ataria 2011ko azaroaren 26a

Tolosako Udalak eta emakume artisten taldeak indarkeria matxista salatzeko hainbat ekimen burutu zituzten, atzo, Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunean. Herriguneko tren geltokiko tunela zuriz margotu zuten eta kartelak jarri zituzten bertan. Horrez gain, bakarrizketak, ipuin kontaketak, muralak margotu eta film laburrak ikusi zituzten, "kalea eta gaua emakumeenak ere badirela" aldarrikatuz. Ekitaldien ondoren, Bilgune Feministak deitu zuen elkarretaratzearekin bat egin zuten. Trianguloa plazan 60 lagun inguru elkartu ziren, eta indarkeria matxistaren aurka instituzioetan "borondate politikorik" ez dagoela salatu zuten, EAEko eta Nafarroako legeak aipatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!