Haurrei zuzenduriko gaztelerazko txotxongilo emanaldia izango da, larunbatean, 18:30etik aurrera, Topic-en. Pepo, ¿a dónde vas? izenburupean, Argentinako Buenos Aires títeres taldeak, Espainiako La Canela Teatro taldeak eta Mexikoko Seña y verbo taldeak elkarlanean sorturiko emanaldia estreinatuko dute. Txotxongiloak lurralde desberdinetatik datoz eta ez dute elkar ulertzen. Pepo protagonistak asmakizun bat asmatu beharko du hori konpontzeko, eta bi txotxongilok lagunduko diote.