Larunbatean Oreka TX taldeak kontzertua eskainiko du Bonberenean, 22:30etik aurrera. Nomadak diskako doinuak eskainiko dituzte, besteak beste, eta zenbait abestitan laguntza izango dute. Izan ere, Alurr dantza taldeko dantzariek lau abestitan dantza egingo dute: Lahuazka eta Jai Adivasi dantzak, besteak beste.