Gainditzenek antolatu duen II. Zeinu hizkuntzan egindako film laburren jaialdia iragan larunbatean amaitu zen. Lucia izan zen sari nagusia irabazi zuen film laburra. Zuzendari onenaren saria, berriz, Maria Jose Carmonak irabazi zuen, Lucia filmean egindako lanagatik. Antolatzaileak oso gustura agertu dira jaialdiarekin, 400 pertsona inguruk hartu baitute parte bertan.