Kultur ekintzaz betetako udazkzen honetan, aldabarrek ere Kultur asteburu bat antolatzea erabaki dute. Honela, larunbatean eta igandean ekitaldi ezberdinak izango dira auzotar guztientzat.
Aldaban urte guztian zehar hainbat ekintza antolatu dituzte: talo jana, emakumeen eguna, eskulan ikastaroa, sendabelarren tailerra, antzerkia, zinema, festak... Orain, kultur asteburua ospatuko dute, eta abenduan ere Aldabako argazki zaharrak bildu eta hauekin erakusketa bat egiteko asmoa dute.
Kultur asteburua Aldabari buruzko dokumental batekin hasiko dute larunbatean. Ondoren, gaztain jana egingo dute. Igandeko bazkarirako bakoitzak bere janaria eraman beharko du. Ondoren, kartan jolastuko dira; eta azkenik, txokolate eta txurroekin amaituko dute ekitaldiz betetako asteburu hau.
Kultur asteburua
azaroak 19, larunbata
19:30. Aldabari buruzko dokumentala.
20:30. Gaztain jana Intxur auzo elkartean.
azaroak 20, igandea
14:30. Bazkaria.
16:30. Karta jokoa.
19:30. Txokolatea eta txurroak.