Samaniego ikastetxean Erantzunkizuna sustatuz seme-alabengan izeneko pedagogia tailerra antolatu dute. Familia, irakasle, hezitzaile zein begiraleei zuzenduak dira, eta bertan autoestimua, ardurak, etxerako lanak, harremanak eta antzeko aspektuak landuko dituzte. Azaroaren 18an eta abenduaren 12an izango dira 17:30ean, Haur hezkunzako erabilera anitzeko gelan. Tailerra, Ana Elosegi Uranga psikologo sistemikoak gidatuko du.