Munduko produkturik "onenetakoa" aurkeztu dute Tolosan

tolosa 2011ko azaroaren 12a

Idiazabal markako gazta berria, Mendiko Gazta, aurkeztu dute gaur Tolosan. Bertan egon dira gazta hau egiten duten artzainak, sukaldari eta udal ordezkariekin batera. Roberto Ruiz eta Andoni Aduriz sukaldariek, Mendiko Gazta munduko produkturik "onenetakoa" dela esan dute, izan ere, "ahaztuta zegoen zaporea berreskuratzea lortu baitute gazta honekin". Mendiko Gazta, izenak dion bezala, mendian egiten den gazta da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!