Ipuinen munduaren sorrera eta antzeko kontuak izango dira larunbatean Urkizun, Zurrumurru antzerki taldeak Alur Txiki auzo elkartean eskainiko duen ipuin kontaketan. Hango eta hemengo kondairak izenburupean, haurrei zuzendutako emanaldia izango da, 17:00etatik 18:00etara bitarte.
Urteak antzerki munduan
Puy Oses, Nerea Ariznabarreta eta Irati Trebiño dira Zurrumurru taldeko kideak. Hirurak antzerki munduko adar desberdinetan aritu izan dira, eta Zurrumurruk bakoitzak bere aldetik egindakoa uztartzeko aukera eman die.