Musikariek, abeslariek eta dantzariek parte hartuko dute, 80. hamarkadan Madrilen sortu zen Mecano taldearen omenezko La fuerza del destino musikalean. Musika taldeari omenaldi txiki bat egingo diote, hain zuzen ere aurten betetzen baitira 30 urte, Hoy no me puedo levantar abestia lehenengoz entzun zenetik.
Oholtza gainean, Alberto Escobar-ek zuzendutako taldea ariko da lanean, eta hamar dantzariak Madrilgo musikal nabarmenenetarikoetan parte hartutakoak dira. Horrez gain, lau musikari eta bi dantzari ere izango dira.
Sarrerak www.kutxa.net helbidean, edo Leidorreko lehiatilan eskura daitezke.