Elkartearen 50. urteurrena ospatzeko, Peña Butano elkarteak ospakizuna egingo du datorren ostiralean, 2011ko azaroaren 11 dela probestuz.
Goizean goiz hasiko dute eguna, eta 09:00etan meza izango dute Santa Maria elizan, zendutako bazkideen alde. Mezaren ondoren, poteoa egingo dute herrian barrena, eta bazkari legearekin biribilduko dute Peña Butanoren eguna.
Peña Butano sortu zen garaian, Santa Maria kalean zuen egoitza, Aranzabetarren Carbonería La Puntual-en lokalean. Era berean, Peña Butanoko kideak berak izan ziren, Inauteri-txikietan Náufragos izenarekin, zekorketa atera zuten azkenak.
‘Txapela nork hobeto jantzi’
Urteroko moduan, babarrunaren astearekin batera, Txinparta elkarteak hamahirugarrenez antolatuko du aurten, Txapela nork hobeto jantzi izeneko lehiaketa.
Datorren azaroaren 19an izango da, 12:00etan, Txinparta elkarteak Errementari kaleko 32. zenbakian duen egoitzan. Lehen hiru sailkatuek txapelaz gain, saria dirutan ere jasoko dute. Izen-ematea doakoa izango da, eta 699 16 92 43 telefonoan, edo egunean bertan egin daiteke.