Olano Peñak XXIII. Mendiko Bizikletaz Trabesi Herrikoia antolatu zuen igandean Olarrainen. Antolatzaileak oso gustura gelditu ziren bertan bizitakoarekin, 191 lagunen parte hartzea izan baitzuten; «arrakastatsua izan zen», azaldu dute. Abraham Olano ere atera zen proba herrikoian, «eta sasoian dagoela erakutsi zuen, lasterketa buruan ibili baitzen». Antolakuntzako lagunen esanetan, istripuren bat izan baldin bazen ere, ez zen ezer larririk gertatu igandeko trabesian.