Lodosa bisitatuko du Amarozko Beti Gazteak elkarteak

Itzea Urkizu Arsuaga 2011ko urriaren 25a

Larunbat honetarako, txangoa antolatu du Amarozko jubilatu eta pentsiodunen Beti Gazteak elkarteak. Lodosara joango dira, zenbait eraikin nahiz museo bisitatzera.

08:45ean izango da irteetra, Zumarditxikitik. Amaroztik, berriz, 09:00etan irtengo dira. Behin Lodosara iristen direnean, piper kontserbetan espezializaturiko Peron kontserba etxean ongi etorri hamaiketakoa egingo dute.

Ondoren, XVI. mendekoa den Lodosako parrokia ikustera joango dira. Era berean, pikillo piperren monumentua nahiz herriko plaza ere bisitatuko dituzte.

Bazkaldu aurretik, berriz, Azagrako bidean, Cárcar herriko Valdelares upategia bisitatuko dute.

Eguerdiko 14:00ak aldera, Venecia jatetxean bazkari legea egingo dute. Azagrako barazkien menestra eta salda, etxeko entsalada, bakailaoa bizkaitar erara, etxeko tarta eta izozkia, kafea eta xanpaina, Azagrako ardo beltza nahiz gorria, eta likore txupitoa sartuko zaizkie menuaren barruan.

Txangora joan nahi duenak, 33 euro ordaindu beharko ditu. Izena emateko, 653 747 192 telefonora hots egin daiteke, ostegun eta ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara bitarte.

Eskulan eta joskintza tailerrak

Beti Gazteak elkarteak, eskulan eta joskintza ikastaroa ere antolatu ditu.

Datorren azaroaren 8an hasita, 16:00etatik 18:00etara bitarte, joskintza tailerra izango da. Eskulanen ikastaroa, berriz, azaroaren 9an hasiko da, eta ordutegi bera izango du.

Bi ikastaroek 42 euroko prezioa izango dute, eta 40 orduko iraupena. Ikastaroen inguruan datu nahiz argibide gehiago jasotzeko, 676 24 19 60 telefonora dei egin daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!