Sentsibilizazio Astearen egun nagusia burutzen ari da Gainditzen elkartea

tolosa 2011ko urriaren 22a

Gainditzen gorren elkarteak Sentsibilizazio Astea antolatu du eta gaur da egun nagusia. Adiskidetasunezko estropada egin dute gorren eta entzuten duten artean. Entzuten dutenen traineruak irabazi du, baina garrantzitsuena parte hartzea zela esan dute arraunlari guztiek. Gorren traineruko patroi lanetan, Jose Luis Perez Koteli aritu da. Ez da gorra, baina zeinu hizkuntza zerbait badaki. "Oso esperientzia polita izan da", azaldu du Perezek. "Arraunlariak oso adi egon dira nire keinuei, eta arraunean aritu diren lehen aldia izateko, oso ondo aritu dira". Estropada eta gero, Zerkausiaren ondoan pintxoak jaten aritu dira parte hartzaileak eta baita ikusten aritu direnak ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!