Gernikako Arbola inguruan burutzen ari ziren lanak amaitu dituzte, eta trafikoak zenbait aldaketa jasango ditu. Hasteko, San Juan kalea anbulatoriora eta aparkalekura sartzeko bakarrik erabiliko da, eta irteera Batxiller Zaldibia kaletik izango da. Era berean, Gernikako Arbolako atzeko aldean, zirkulazioaren noranzkoari buelta emango diote, kontrako noranzkoa jarriz.