Lau eguneko zine asteburua izango da datorren hau, eta tolosarrek azken asteotan estreinatutako hiru film izango dituzte ikusgai Leidor aretoan. Gaztetxoenen kasuan, gainera, 3 dimentsiotan eta euskaraz ikusi ahal izango dute Hiru mosketariak pelikula.
El árbol de la vida filmak Jack mutikoaren bizitza kontatzen du. 1950eko hamarkadan girotutako film honek, pelikularik onenaren saria jaso zuen aurtengo Cannes-eko jaialdian.
Kritikaren arabera, gizakiak betidanik bere buruari egin izan dizkion galderek gidatuko dute haria Terrence Malick-en film honetan.
Leidor aretoan ikusgai izango da, hiru egunetan. Bihar, larunbata, 22:30ean proiektatuko dute; astelehenean, berriz, ikuslearen egunean, 20:30ean izango da pelikula, eta asteartean, urriaren 25ean, 19:30ean eskainiko dute.
Alejandro Dumas-en eleberri entzutetsuaren moldaketa berria da Hiru mosketariak.
3 dimentsiotan eskainiko dutefilmea, eta euskaraz izango da gainera, bi saioetan. Lehenengoa urriaren 23an izango da, igandean, 17:00etan; bigarren eta azken saioa, berriz, asteartean eskainiko dute, ordu berean.
Azkenik,umore beltzaz ere gozatu ahal izango da Leidorren, Cómo acabar contu jefe filmarekin. Hiru gizon beren nagusiaz nazkatuta daude, eta plan bat prestatuko dute nagusiak begi bistatik galtzeko.
Bi saio izango dira film honekin, igandean; bata 19:30ean izango da, eta bigarren aldiz 22:00 proiektatuko dute pelikula.