Pedro Arrillaga: "50 barrengorri espezie bildu ditugu Euskal Herrian"

Itzea Urkizu Arsuaga 2011ko urriaren 19a

Kasino elkarteak antolatu dituen Mikologia jardunaldien barruan, hitzaldia eskainiko du bihar, Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia zuzendaria den Pedro Arrillagak. Elkarrizketa osorik irakurtzeko aukera izango da, biharko papereko edizioan.

Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia saileko zuzendaria da Pedro Arrillaga (XXX, 1949). Kasino elkarteak antolatu dituen Mikologia jardunaldien barruan, Agaricus espeziearen, edo barrengorrien inguruko hitzaldia eskainiko du bihar, 20:00etatik aurrera, Idiakez jauregian.

Eskainiko duzun hitzaldian zein ildo jarraituko duzu?

Funtsezko ideia Agaricus generoari buruz aritzea da; hizkera arruntean barrengorri deitzen diegunak dira hauek. Gure inguruan ordezkaritza zabala du genero honek. Duela urte batzuk, dozena erdi bat agaricus desberdin zeudela uste genuen, baina 50 barrengorri espezie desberdin biltzea lortu dugu. Espezie hauetariko batzuk sukaldaritzarako biltzen dira, baina gehienak ezezagunak dira helburu gastronomikoekin, mendian perretxikoak jasotzeko ohitura duen jendearentzat. Euskal Herrian jaso ditugun agaricusei buruz hitz egingo dut, eta beren inguruari buruz ere bai. Era berean, espezie hauek identifikatzeko moduak ere azalduko ditut, espezializatutako generoa den arren. Jarraian, espeziearen ezaugarri makroskopikoak nahiz hauek jaterako orduan kontuan izan beharreko ezaugarriak ere, hizpide izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!