Uganeko auzotarrek larunbata izango dute festarako eguna

tolosa 2011ko urriaren 18a

Larunbatean, hilaren 22an, festari hasiera emango dion suziria 12:00etan lehertuko da.  Ugane auzoko jaia izango da, eta auzotarrak elkartzeko eguna.

12:00etan Uganeko XIII. Txirrindulari igoera proba izango da, haur eta helduentzat. Ondoren, eta behin txirrindulari guztiak auzora iritsita, Angel Arrospidek kanako egur bat zutikako eran ebakiko du. Jarraian, Hernaniko bertsolari gazteen txanda izango da, eta beraiek animatuko dute poteoa. Poteoa egiteko, pintxoak ere izango dira.

14:00etan, mahaian esertzeko unea izango da, eta auzo bazkaria egingo dute. Arratsalderako, ume jolasak eta toka txapelketa prestatu dituzte. Goizetik, iluntzean zozketatuko duten saskiaren txartelak salgai jarriko dituzte.

Egun guztian zehar, giroa alaitzeko trikiti doinuak izango dira nagusi, eta iluntzean Santuipekoen kontzertua entzuteko aukera izango da.  21:00etan, berriz, auzotarrak elkartuz afaria egingo dute. Festa luzatzeko, barra txiki bat jarriko dute, eta garagardorik eta mojitorik ez dela faltako garbi utzi dute antolatzaileek.

 

Uganeko Jaiak

Urriak 22, larunbata

12:00. Uganeko XIII. Txirrindulari igoera.

Ondoren. Angel Arrospidek  kanako egur bat zutikako eran ebakiko du. Jarraian, Hernaniko bertsolari gazteek animaturiko poteoa egingo dute.

14:00. Auzo bazkaria.

Ondoren. Ume jolasak eta  toka txapelketa izango dira. Jarraian, saskiaren zozketa egingo dute.

Iluntzean. Santuipekoen kontzertua izango da.

21:00. Auzo afaria izango da.

Ondoren. Festarekin jarraitzeko, garagardo eta mojitorik ez da faltako jarriko duten barran.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!