San Esteban auzoko Kultur Astea bukatu da. Ekitaldiz beterikoa izan da, eta jende askok parte hartu du.
Larunbat arratsaldea txikienei zuzendua izan zen. Haur jolasak egin zituzten. Zaldi gurdian ere gustura ibili ziren paseotxoak egiten, eta gurasoak ere animatu ziren.
Era berean, graffiti erakustaldia izan zen. Haurrak jolasean zebiltzan bitartean, hiru lagun graffitia egiten aritu ziren. Mus Txapelketa ere izan zen, eta txokolate beroa ere banatu zuten.
Igande goiza, 09:00etako dianarekin hasi zuten. Herriko txistulariek izan zuten auzotarrak esnatzeko ardura. 10:00etan berriz, auzoko baserrietan trikiti doinuak izan ziren giroa alaitzeko. 14:00etan auzoko babarrun jatea egin zuten, eta kultur astea amaitzeko dantzaldia izan zen.