28 urte ondoren ere, Joxi eta Joxean gogoan izan dituzte

tolosa 2011ko urriaren 15a

 

Lasa eta Zabalaren desagertzearen 28. urteurrena beteko da gaur iluntzean. Tolosako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, atzo eta gaur gogoan izan dituzte, Joxi Lasa eta Joxean Zabala torturatu eta erailak.

 

Atzo, Trianguloa plazan elkarretaratzea egin zuten, eta gaur eguerdian, omenaldia egin diete Olarrain auzoan duten monolitoan. Lehenik lore eskaintza egin diete, eta agurra dantzatu ostean "biktima hitza beharrean, memoria hitza" ekarri nahi izan dute gogora. Eskualdeko gazteek ere, familiako kideei lore sorta bana eman nahi izan diete.

"Memoriarik ez duen herriak, ez omen du etorkizunik, baina badago herri zahar honetan zenbait gertaera eta biktima gogoratu nahi ez duen jendea" gaineratu dute. Eta "sufrimenduak kolorerik ez duen arren, batzuek ez dute konponbiderik nahi. Alde bateko biktimak soilik gogoratu nahi dituzte" azpimarratu dute.

 

Omenaldia hunkigarria bukatzeko, bertaratutako guztiek, Eusko Gudariak abestu dute.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!