Hawaiiko Kona irlan Ironman World Championship 2011 ospatu da. Aimar Agirresarobe tolosarrak sailkapen orokorrean 133. postuan bukatu zuen, eta 30-34 urte artekoen artean 36. postuan.
3,8 km igerian, 180km bizikletan eta 42,195km korrika egiteko, 09:22:53 behar izan zituen. Ozeano gogorreko olatuak eta labaz hornitutako ibilbide gogorra gainditzeko, bero eta hezetasun handiari aurre egin behar izan zioten.
Irabazleak, Christie Wellington britainiarra emakumeen kategorian, 08:55:08ko denbora osotuz, eta Alexander Craig, estatubatuarra 08:03:56ko denborarekin gizonezkoetan.