Jende asko gerturatu da Berazubiko jaietara

tolosa 2011ko urriaren 8a

Tolosako Berazubi auzoko jaiak indartzen ari dira berriz ere. Urte batzuetan parte hartzea jaitsi bazen ere, azken urteetan geroz eta jende gehiago gerturatzen da antolatutako ekitaldietara. Gaur ume jolasak, mus txapelketa eta tortila txapelketa egin dituzte goizean, eta arratsaldean umeentzako txokolate jatea egin dute. Gauean danborrada egingo dute, eta disko festa ere izango da Xabi dantzalekuren eskutik. Goizaldean txokolatea banatuko dute.

Bihar ere izango dira ekitaldiak: 09:00etan udal txistularien kalejira izango da, 14:00etan paella txapelketa eta bazkaria, 17:30ean zezentxoak zezen plazan, eta 19:00etan bideo proiekzioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!