Laskorain ikastolak Sakramentinoetako eraikina inauguratu du

tolosa 2011ko urriaren 8a

http://www.youtube.com/watch?v=X9bQzePDSGU

Laskorain ikastolak Sakramentinoetako eraikina inauguratzeko ekitaldia burutu du gaur goizean. Bertan ikastolako zuzendari, irakasle eta ikasleez gain, guraso, ikasle ohi, eta orokorrean "lagun" asko elkartu dira. Urte bete eta gero, hortaz, ikastolako ikasleek eraikin berri eta modernoaz gozatzeko aukera izango dute aurrerantzean. Ikastolako abesbatzak bi kanta eskaini ditu, eta eraikina erakutsi eta gero, hamaiketako bat egin dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!