Kontsumo jasangarriaren azoka, Trianguloan

tolosa 2011ko urriaren 8a

Tolosako Trianguloa plazan ekoizle ekologikoen produktuak, bigarren eskuko materiala, artisauen lanak eta material birziklatuarekin eginiko lanak biltzen dituen azoka bisitatu daiteke gaur, egun osoan zehar. 10:00ak aldera hasi dira postuak jartzen, eta eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, eguerdirako jendea gerturatzen hasi da Trianguloara. EkoBiraren zazpigarren geralekua da gaurkoa, eta kontsumo jasangarria sustatzea du xede. Postu hauekin guztiekin batera, Tolosako Ingurumen Zentroaren lana ezagutzeko standa ikusi ahal da Trianguloan, eta honekin batera, Lorategien Nazioarteko Jaialdiara eta Tolosa Berdez ibilbidera bisita gidatuak egingo dituzte egun osoan zehar. Arratsaldez 16:00etan irekiko dituzte berriz ere, postuak, eta 19:00ak arte egongo dira zabalik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!