Elena Calen hilketaren epaiketa hilaren 17an

Ataria 2011ko urriaren 6a

Elena Calen ustezko hiltzailearen aurkako epaiketa hilaren 17an hasiko da, Gipuzkoako Auzitegian. Fiskalak 14 urteko espetxe zigorra eskatzen du, eta defentsa abokatuak urtebetekoa, arduragabekeriazko hilketa izan zela uste baitu. Elena Cal 2010eko urtarrilaren 17an hil zuen, ustez, bere bikotekide ohiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!