Enablers taldearen rocka etzi, Bonberenean

tolosa 2011ko urriaren 4a

 

Etzi, osteguna, hasiko da kontzertuen denboraldi berria Bonberenean. Eta ez dute edonola hasiko gainera, izan ere AEBetako "post rock underground mugimenduko" talde aski ezagun bat izango da taula gaineran, 22:00etatik aurrera: Enablers.

Talde estatubatuarra lau "maisuk" osatzen dute Bonbereneako arduradunek azaldutakoaren arabera; Joe Goldring, Kein Thompson, Doug Scharin eta Pete Simonelli. "Hiru musikari olerkari, eta olerkari  musikari bat", diote. Hiru diska dituzte kalean eta Bonberenean oso argi dute: "Ez galdu kontzertu hau, edo benetan damutuko zara zure lagunen kontakizunak entzutean".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!