Datorren igandean, urriak 9, Alpino Uzturre Elkarteak Irubelaskoa mendira irteera egingo du.
Txangoa Bidarraien (Nafarroa Beherea) hasiko dute, eta Amaiurren (Nafarroa) bukatuko dute.
Goizeko 07:30ean irtengo dira autobusean, San Frantziskotik. Alpino Uzturre elkarteko kideek, 11 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, berriz, 13 euro. Informazio gehiagorako edo izena emateko, 943 65 27 89 telefonora dei daiteke, edo alpino@hotmail.com helbidera idatzi.
967 metroko igoera
Aritzakun eta Urritzate bailaren artean dago Irubelakaskoa edo Alkaxuri mendia (967m).
Igoerarik gogorrenetarikoa iparraldetik egiten dena da. Bidarraitik Sumutsuko bordara (147m) iritsi behar da, eta handik tontorrerako bidea hartu. Ibilaldia 6 ordu ingurukoa izango dela azaldu dute arduradunek.