Tolosako SAM enpresako langileak kalera irten dira, enpresa batzordeak deituta. Bertan, zuzendaritzak lau langile kaleratzeko erabakia hartu duela azaldu dute. Enpresa batzordeak eta langileen asanbladak "gogor" salatu ditu kaleratze hauek, eta kaleraturiko langileei euren "elkartasun osoa" eman diete.