SOS Lapurtutako haurrak Euskadi elkarteak mobilizazioa egin du eguerdian Tolosan. Udaletxe aurrean 11:00etan elkartu dira, ondoren, herria zeharkatu eta Trianguloan amaitu dute martxa. Euren seme-alabak non dauden jakiteko elkartu dira. Manifestazioan Non dira gure semeak? edo Ume ostuak, guraso engainatuak bezalako oihuak bota dituzte.