Jokin Bildarratz: "Tolosako udaletxea uzten dut, baina politika ez dut inoiz utziko"

tolosa 2011ko irailaren 27a

Jokin Bildarratz (EAJ) Tolosako alkate ohiak udaletxea uzten duela, baina politika ez duela inoiz utziko esan du gaur arratsaldean ohiko osoko bilkura baino lehen eskainitako agerraldian. "Ibilbide instituzionalean puntu eta aparte bat idatziko dut, baina beti egongo naiz politikan", gaineratu du. Bildarratzek urte honetan zehar "ikasketa prozesu batean" egongo dela esan du, "lanean murgilduta", gaineratu du. Anoetako ikastolan dago lanean, eta era berean Nazioarteko Harremanak doktoretza egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide fakultatean.

Alkate ohia prentsaurrkoa udaletxean emandako 16 urteak gogora ekarriz hasi du. Ondoren hiru puntutan banatutako irakurketa egin du: instituzionala, pertsonala eta politikoa. Alderdi instituzionalari dagokionez  "harrotasunik gabe, baino harro nago ziklo honetaz", esan du, eta gaineratu du "niri leku bat egin zidaten bezala, orain tokia uzteko eta EAJ berritzeko garaia da".

Arlo pertsonalari dagokionez, "gaurkoa puntu eta aparte bat " dela nabarmendu du. Eta irakurketa politikoa egiterakoan Bildurekin larrituta dagoela esan du: "Ez dute ezer berria eskaintzen, eta ez die axola. "Bildu hauteskundeetarako sortutako plataforma da, baina ez du ez Tolosarako, ez Gipuzkoarako, ez eta Euskal Herrirako proiekturik", gaineratu du.

Agerraldia hunkituta bukatu du Bildarratzek, eta urte hauetan ondoan izan dituenei eskerrak eman nahi izan dizkie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!