San Migel jaiak ospatzen dituzte Aldaba auzoan. Otegunean, hilak 27, 11:15ean botako dute txupinazoa jaiei hasiera emanez. Besteak beste, eguna ospatzeko hamaiketakoa, karta txapelketa eta herri afaria izango dituzte.
Larunbat arratsaldean ekingo diote berriz ere festari. Haur eta helduentzat, txokolatada eta arte tailerra izango dira. 19:30ean berriz, Klownstrofobia mendian antzerkia izango da Zurrumurru taldearen eskutik. Afaltzeko zahagiardoa egingo dute, eta Elustondo anai-arreben trikiti doinuak izango dira.
Igandean, kirola izango da nagusi Aldaban. Eguerdian pilota partida jokatuko dute, eta arratsaldean, herri kirolak izango dituzte. Toka txapelketan parte hartzeko aukera ere izango da. Herri bazkaria izango dute, eta bertsolariak eta trikitilariak izango dituzte bazkalostea alaitzeko.
IRAILAK 29, BIHAR
San Migel eguna
11:15. Txupinazoa.
11:30. Meza Nagusia.
12:30. Hamaiketakoa herritarrentzat.
18:00. Karta Txapelketa.
20:30. Herri Afaria.
Ondoren. Herriko trikitilariak.
URRIAK 1, LARUNBATA
17:30. Txokolatada eta Arte tailerra haur eta helduentzako.
19:30. Klownstrofobia mendian, Zurrumurru antzerki taldearen eskutik.
21:00. Zahagiardoa Pilotalekuan, eserlekuak eta edaria (ardoa eta sagardoa) egongo dira. Gainerakoa bakoitzaren esku geratzen da.
23:30. Erromeria Elustondo Anai-arreben trikiti doinuekin.
URRIAK 2, IGANDEA
11:00. Meza Nagusia.
12:00. Pilota Partida: Alonso-Esnaola, Urretabizkaia-Mintegi bikotearen aurka.
13:00. Toka txapelketa
14:30. Herri Bazkaria.
Ondoren. Gabiriako Bertsolari eta Trikitilari gazteak: Joseba, Iban, Gorka eta Anbu.
18:00. Herri Kirolak: Joxe Mari Olasagasti eta Angel Arrospide aizkolariak, eta Joseba Ostolaza harri-jasotzailea izango dira.