Oargi Mendi Elkarteak urriaren 1 eta 2rako irteera antolatu du. Hilaren 30an aterako dira Guille herrira bertan lo egiteko. Larunbatean, 8 orduko ibilbidea eginez Tozal de Guara mendira igoko dira.
Igandean, Peña Cancias mendia igoko dute. Izena info@oargi.org helbidera idatziz edo 688 698 642 telefonora deituz eman behar da.