Zine Forumean ‘Toro salvaje’ ikusteko aukera egongo da

Ataria 2011ko irailaren 14a

Leidorren Zine Foruma pelikula mitiko batekin etorriko da etzi, Toro Salvaje-rekin hain zuzen ere, eta ohi bezala, jatorrizko bertsioan, 19:15ean eta 21:45ean.

Asteburuko zine programazioaren baitan, larunbatean, Harry Potter y las reliquias de la muerte  ikusteko aukera egongo da, 19:30ean. 22:30ean, La boda de mi mejor amiga egongo da. Igandean, ordutegia aldatuko den arren, pelikula berdinak eskainiko dituzte; 17:00etan eta 19:30ean.

Astelehenean, 20:30ean, La boda de mi mejor amiga ikusteko aukera egongo da. Leidorko arduradunek azaldu dutenez, ikuslearen eguna izango da astelehena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!