Jokin Lizeaga eta Nerea Amilibia izan dira azkarrenak Tolosa-Ernio-Tolosa lasterketan

Ataria 2011ko irailaren 10a

Lizartzan bizi den urnietarra izan da azkarrena Tolosa-Ernio-Tolosa lasterketan. Lizeagak 1:30:34 segundoko denbora behar izan du proba amaitzeko. Bigarren postuan Hassan Ait Chau sailkatu da, 1:32:21eko denborarekin. Hirugarren Endika Gartzia izan da, hamar minutura.

Nesketan azkarrena Nerea Amilibia izan da, eta marka berria jarriaz gainera. Amilibiak ordularia 1:47:24 segundotan gelditu du. Sailkapen orokorrean 10. postuan sailkatu da.

Guztira, 49 korrikalari irten dira Tolosako Trianguloa plazatik. Lasterketa puntu berean amaitu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!