Pasa den igandean, uztailaren 24an, Getaria-Zarautz trabesia ospatu zuten beste urte betez. Igerian egin beharreko froga honetara, hainbat tolosar joan ziren, bigarren urtez jarraian, Ikatza Taberna Taldea deiturapean. Bigarren urtez jarraian, eta federatu gabeko igerilarien mailak, Ikatza taldeko tolosarrak garaile suertatu ziren proban, Hondarribia Jatetxea taldea gaindituz.