Esklerosi anizkoitzaren alde, 24 orduz bustita

tolosa 2011ko uztailaren 16a

Carlos Peña igerilari tolosarrak 24 ordu pasa ditu igerian Oria ibaian. Herritarren aurrean, esklerosi anizkoitzaren aldeko Busti Zaitez kanpainaren barruan egin du erronka berri hau.

"Gustura eta ondo" amaitu du 24 orduko lana. Gauean "hotz handia" egin duela azpimarratu du. Elkarteko kideek "eskerrak" eman dizkie egindako guztiagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!