Carlos Peña igerilari tolosarrak hasi du bere erronka berria. Gaur 13:00etan irten da Zerkausi azpitik, eta bere asmoa 24 orduz Oria ibaian zehar, Zerkausitik Berazubiko balizaraino, igerian aritzea da. Erronka hau esklerosi anizkoitzaren aldeko Busti zaitez kanpainaren barruan kokatu behar da.