Alde Zaharreko sanferminak ospatu dituzte Plaza Berrian, entzierro eta guzti

Ataria 2011ko uztailaren 7a

Atzo Iruran egin bezala, gaur Tolosan ospatu dituzte sanferminak, zehatz-mehatz, Alde Zaharreko sanferminak. Txupinazoa 12:00etan jaurtiko dute zerura, Plaza Berriko kioskotik. Ondoren, goxokiak eta puzgarriak bota dituzte bertara gerturatu diren haurren gozamenerako. Iskanbila ordea, buruhandiekin eta entzierro txikiko zezenekin etorri dira. Azkenik, Alde Zaharreko sanferminak agurtzeko, txokolatada egin dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!