Euskal Herriko Udako Igeriketa Txapelketa jokatu zen Gasteizen, junior eta absolutu mailan. Tolosaldea Igeri Kirol Taldeko 13 igerilari egon ziren bertan. 50 metroko igerilekuan jokatu ziren lehiak eta eskualdekoek 12 domina lortu zituzten: lau urrezko, lau zilarrezko eta lau brontzezko.
Junior mailan, Marta Alonso urrezko dominarekin itzuli zen etxera. Tolosaldeako igerilaria Euskal Herriko txapeldun gelditu zen 50 eta 100 metro tximeletan, eta 100 metro bizkar estiloan. Iñaki Carrerak lortu zuen beste urrezko domina, 200 metro bizkar estiloan. Horrez gain, estatu mailarako gutxiengo denbora lortu zuen 200 estilotan, 2:36ko denborarekin. Olaia Cuadradok zilarrezko domina lortu zuen, Zuriñe del Pozok bezala. Maria Mansok, David Rodriguezek, Iban Gabirondok, Iñigo Pradak eta Alai Ormazabalek ere lan txukuna egin zuten.
Absolutuetan, Pablo Uzkudunek urrezko domina lortu zuen 100 bizkar estiloan. 50 eta 200 metrotan, bigarren postua lortu zuen Tolosaldeako igerilariak. Iosu Carrera Euskal Herriko txapeldun gelditu zen, 400 metro estiloetan. Irati Ibarbia eta Eñaut Vazquez ere Gasteizen izan ziren.
Estatu mailako txapelketa
Mallorcan jokatuko dira junior mailako txapelketak, eta Tolosaldea IKTko bost igerilari egongo dira bertan: Marta Alonso, Olaia Cuadrado, Zuriñe del Pozo, Maria Manso eta Iñaki Carrera.
Absolutuetako txapelketak Mataron lehiatuko dira. Bertan, Pablo Uzkudun eta Iosu Carrera egongo dira.