Esklerosi anizkoitzaren elkartearen alde ariko da Carlos Peña igerian 24 orduz

tolosa 2011ko uztailaren 5a

Esklerosi anizkoitzaren elkarteak antolatu duen Busti Zaitez kanpainaren barruan, Carlos Peña igerilari tolosarra 24 orduz ariko da igerian Oria ibaian. Peña Zerkausi azpiko ontziratokitik Berazubi zubiaren buiaraino itzulika ariko da igerian. Hilaren 15ean, ostirala, 13:00etan hasiko du proba igerilariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!