Hernanin igande goizean emakume bat erail eta bere alaba zauritu zuen gizonezko batek. Emakumeen kontrako indarkeria kasu berri hau salatzeko Emakumeen Mundu Martxa plataformak elkarretaratzea deitu du biharko. 19:30ean bilduko dira Trianguloa plazan. Herritar orori bertaratzeko deia egin die plataformak, horrela erantzun «ozen eta zabala» emateko.