Hilaren 9a bitarte, kultur tailerreko erakusketa

tolosa 2011ko ekainaren 30a

Uztailaren 9a bitarte ikusgai egongo da kultur tailerreko ikasleen erakusketa.  Aranburu jauregian dago eta zeramika, pintura, eskulanak, argazkigintza, ehoziriak eta patchworkean egindakoak dira. Ikasturtean zehar egindakoa jendaurrean jarri dute. Asteartetik larunbatera egongo da irekita Aranburu Jauregia  17:30etik 20:30era. Herritar guztiak gonbidatuta daude erakusketa hau ikustera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!