Bihar zabalduko dute Usabal kiroldegiko udako liburuegia

tolosa 2011ko ekainaren 29a

Bihar zabalduko dute, Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuan jartzen duten udako liburutegia.

Uztailaren 1etik irailaren 24a bitarte egongo da zabalik, astelehenetatik larunbatetara. Ordutegiari dagokionez, berriz, arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara bitarte eskainiko dute udako liburutegi zerbitzua.

Helduek egunkariak, aldizkariak, komikiak, eleberri laburrak, turismoko gidaliburuak, sukaldaritza liburuak eta antzekoak eskuratzeko aukera izango dute. Haurrek ere, bestalde, komikiak, ipuinak eta liburuak izango dituzte, eta baita margoak eta jokoak ere.

Gainera, udal liburutegiko bazkide egiteko aukera ere izango da, eta bertan ez dagoen libururen bat nahi izanez gero, eskatu eta hurrengo egunerako ekarriko dute. Usabalen doako wifia ere izango da erabiltzaileentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!