Edurne Pasabanek jaso du Euskal Herritar Unibertsal saria

tolosa 2011ko ekainaren 29a

Edurne Pasaban mendizale tolosarrak atzo jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Kutxaren 2010eko Euskal Herritar Unibertsala saria. Epaimahaiak tolosarrak «Euskadiren izena mundu osoan zabaldu» duela nabarmendu zuen sari banaketan. Era berean, «diziplina, nekaezintasuna eta grina» balioak zabaldu dituela, eta «erronketan jarraikitasuna eta bere burua gainditzeko indarra» erakutsi dituela nabarmendu zuten epaimahaiko kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!