Gaur jasoko du bere azken saria Pasabanek

Ataria 2011ko ekainaren 28a

Edurne Pasaban mendizale tolosarrak gaur jasoko du Euskal herritar unibertsala 2010 saria, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak sortutako garaikurra. Euskadiren irudia kanpoan zabaldu duten pertsona, elkarte edo euskal entitateak saritzea da aipamen honen helburua.Saria  bere kirol-ibilbide oparoagatik emango diotela azaldu dute antolatzaileek. Edurne Pasaban 8.000 metro baino gehiago dituzten munduko 14 mendiak igotzen aurreneko emakumea izan da, eta 2009an Eusko Jaurlaritzaren beste sari bat jaso zuen, Lan onari saria, hain zuzen ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!