Hamahirugarren antzeki astea Amarotzen

tolosa 2011ko ekainaren 27a

Urtero bezala, auzoko festen atarian, antzerkia izango da protagonista bost egunez, Amarotzen. Ekainaren 29an hasi, eta uztailaren 3ra bitarte, Amarotz auzoko txokoetan burutuko dituzte antzezlanak.

Egunero emanaldi bat izango da Amarotzen. Bihar, 19:00etan, Los Gorriones taldeak Un paseo por el mar emanaldia eskainiko du. Ostegunean, hilaren 30ean, Irantzu Mantxoren eskutik Rabasadako oroitzapenak izango da, 19:00etan. Ostiralean, 18:30ean izango da hitzordua, Zurrumurru taldearekin; Txurrimurri eta Morritoston zirkoan antzerkia eskainiko dute hauek.Asteburua Biribil zirko taldeak hasiko du, 16:30ean, Umeentzako zirko tailerrarekin. 18:30ean, berriz, Xabier Larreak Filamento Farolero eskainiko du. Igandean ,azken emanaldia izango da: Los Kikolas-en Malabaristas.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!