Laskorain Ikastolako abesbatza disko baten grabaketan murgilduta dago, eta diskoko azken lau abestiak lehengo astean grabatu zituzten Leidor antzokian: Donna donna, Viva la vida, Yau samayaye eta Doeba. Juantxo Zeberio (pianoa), Antton Telleria (perkusioa), Itsaso Etxebeste (baxua) eta Jon Arruebarrenaren (saxofoia) laguntza ere izan zuten. Ikasturte osoan zehar grabatu dituzte diskoko hamabi abestik, eta azaroan argitaratzeko asmoa dute. hitza